Oñatiko udala

6 langabe gutxiago zenbatu dira Oñatin, otsailean

2024/03/05
Card image cap
25 urtez gorakoen eta emakumeen artean murriztu da langabezia gurean

  Urtarrilean galdutako enpleguen erdiak berreskuratuta amaitu da otsaila Oñatin. 6 lagun gutxiago erregistratu dira, 333 langabe daude une honetan gurean. Oñatiko langabezia tasa % 6,13 da.

  Datu zehatzagoei erreparatuta, emakumeen artean egin du behera langabeziak azken hilabetean, lana topatu ezinda dauden gizonezkoen kopurua bere horretan mantendu baita. Adinari begiratuta, bestalde, gehitu egin da 25 urte baino gutxiago dutenen artean eta bereziki, murriztu da 45 urtetik gorakoen artean. Orain urtebeteko datuekin alderatuta, ordea, kopuruak okerragoak dira, egun baino 5 langabe gutxiago zeudelako iaz.

  Enpleguak eta langabeziak Oñatin izan ohi dituen gora-beherak errepikatu egin dira aurten ere, abenduan eta urtarrilean gehitu egiten delako langabeen kopurua eta otsailean, berriz, murriztu. Debagoienean eta Hego Euskal Herrian, orokorrean, beste horrenbeste geratu da.

  62 langabe gutxiago zenbatu dira Debagoienean, eta Antzuolan, Elgetan eta Leintz Gatzagan aldaketarik izan ez bada ere, gainontzeko herri guztietan urtarrila amaieran baino langabe gutxiago erregistratu dira. Hego Euskal Herrian ere, hala gertatu da, orokorrean, Nafarroan pitin bat gehitu baita langabeen kopurua. Urtarrilean galdutako bi enplegutik bat berreskuratu da otsailean Hego Euskal Herrian. Guztira, 141.582 lagun erregistratu ziren Lanbide eta Nafarroako Lansareren bulegoetan, iazko otsailean baino 3.078 gutxiago.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!