Oñatiko udala

6 lagun daude administrari laguntzailea lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuan

2023/11/13
Card image cap
Curriculumak baloratuko dira astean

  Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako 2023 programaren baitan aldi baterako administrari laguntzailea kontratatuko du Udalak. Sei hautagaik betetzen dituzte jarritako baldintzak eta egokiena aukeratzeko curriculumak baloratuko dira, astean. Formazio akademiko arautua eta osagarria, lan esperientzia eta ofimatika tituluak baloratuko dira. Puntuaziorik handiena lortzen duen hautagaiaren kontratazioa proposatuko da amaieran.

  Oñatin erroldatuta,langabezian eta Lanbiden izena emanda egotea, DBH, Lanbide Heziketa 2 edo baliokide den titulazioa izatea eta B2 euskarazko maila izatea eskatu zen. Baina eskatutako prestakuntza akademiko mailaren goragokoa izatea eta IT txartelen bidez egiaztatuko informatikako ezagutzak eta administrazio publikoan zein enpresa pribatuetan administrari laguntzaile gisa pilatutako esperientzia baloratuko dira.

  Langile berriari %60ko lan jardun partzialaz aritzeko sei hilabeterako kontratua egingo dio Udalak. Lanean azaro amaieran hastea aurreikusten da. Aldi baterako kontratatuko den administrari laguntzailea 2023ko Enplegua Sustatzeko Toki Ekintzetarako programaren baitan egingo den bigarrena izango da, aurrez, dagoeneko lanean ari den administrari bat kontratatu duelako Udalak. Aurtengo kanpaina osatzeko berriz, kale garbiketa zerbitzuan arituko diren bi pioi kontratatuko dira. Lanean abenduan hastea aurreikusten da, ondorioz, hautaketa prozesua laster abiaraziko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!