Oñatiko udala

516 haurrek parte hartuko dute aurtengo udaleku irekietan

2017/04/12
Card image cap
53 talde sortzea aurre ikusten da eta hauen ardura hartzeko 54 begirale beharko dira

  Inoizko partaidetzarik handiena izango dute aurten udaleku irekiek: 516 neska mutikok eman dute izena eta beraietaz arduratzeko 54 begirale beharko dira eta beste bi koordinatzaile. Beraz, 562 lagun gutxienik mugituko dira uztailaren 3an hasiko diren udaleku irekien bueltan.

  Begirale izateko 68 lagunek eman dute izena baina behin-behineko zerrendan 44 bakarrik onartu dira. Oraingoz prozesutik baztertu diren 24ek dena den, badute parte hartzeko aukerarik, baldin eta aurrez aurkeztu ez duten dokumentazioa presentatzen badute, batzuen kasuan eskatutako titulazioaren egiaztagiria eta beste batzuetan, sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendarekiko erreklamazioak aurkeztu edota dokumentazioa osatzeko epea apirilaren 26an amaituko da.

  Udaleku irekietan 2005etik 2013ra bitartean jaiotako neska mutikoek parte hartuko dute aurten, 516 guztira. Iaz baino 105 gehiago. Adinka, talde ugariena 2012an jaiotakoek osatzen dute, 97 izango baitira. Baina orokorrean, 4-6 urte bitarteko haurrak izango dira nagusi, udalekuetan arituko direnen erdiak izango dira, 271hain zuzen ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!