500 euro 3 ordu eta erditan gastatzeko erronka izango dute Txandako lau sarituk, bihar
Txanda dendarien elkartearen azken promozioa da, azaroaren 2tik 20ra elkarteko dendetan erosi duten bezeroen artean 500 euroko lau sari zozkatu dituzte. Arantza, Miren, Carmelina eta Tere izan dira sarituak eta bihar, goizean zehar, 500 euro horiek gastatu beharko dituzte.
9:30etan, 50 euroko 10na bono emango zaizkie, plazan, eta dendak itxi arteko epea izango dute guztia gastatzeko. Hori bai, erosketak, gutxienez 4 denda ezberdinetan egin beharko du saritu bakoitzak. Eta bitartean, Potx eta Izaskunen konpainia izango dute. Gainera, bideo bat grabatuko da, guztia iruditan jasota geratu dadin.
Gai al zara 500 euro egun bakarrean gastatzeko? galdera zabaldu zuen Txandak hil hasieran eta erantzuna bihar emango dute lau sarituek.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!