5 lan aurkeztu dira jaietako egitarauaren azala irudikatzeko lehiaketara
Atzo amaitu zen jai egitarauaren azalean agertuko den irudia hautatzeko lehiaketara lanak aurkezteko epea. Guztira bost lan jaso dira eta gustukoena bozkatzeko aukera dago orain, astelehenera arte, uztailaren 15era arte.
Lan gehienetan txantxikua nagusi da, ohikoa denez, kanpandorrea ere bost lanetatik lautan errepikatzen da. Baina danborrada, dantzaldiak, musika eta festa giroa irudikatzen duten elementu ezberdinak txertatu dira lanetan. Kolore biziak nagusi dira eta trazu berritzaileak tradizionalagoekin partekatzen dira irudietan. Erabilitako teknikak ere anitzak dira.
Orain herritarren ordua da; boto gehien lortzen dituen irudiaren egileak 500 euroko saria jasoko du. Sari bakarra emango da eta bakarra izango da baita ere, herritar bakoitzak eman ahal izango duen bozka. Udalaren web atarian eta Oinati Kultura facebook orrian sartuta bozkatu daiteke. Aukeratzen den irudiak irekiko du San Migel eta Errosarixo jaien egitaraua.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!