5.000 euroko dirulaguntza emango dio udalak Larraña institutuari Helduen Eskolak sortutako gastua arintzeko
Oñatiko Helduen Eskola Larraña institutuan kokatzen da. Bertan, irakaskuntza arautuan Gradu I eskolak eskaini ziren eta formazio ez arautuan, ingelesa, eta atzerritarrei zuzenduta gaztelerazko ikastaroak. Oñatiko Helduen Eskolan 110 ikasle eta hiru irakasle aritu ziren 2023-2024 ikasturtean. Ikasleen kasik erdiak, 44, atzerritarrentzako gaztelera eskoletan egon ziren, lau taldetan banatuta. Gaztelera ikasitako gehienak, denak ez esateagatik, Larraña etxeko ikasleak izan ziren. Oñatiarrek berriz, ingelesa ikastea hautatu zuten eta 23 aritu ziren. Aipagarria da azkenik, Gradu I mailako bi talde eratu zirela beste 37 ikaslerekin. Horiek, 2023-2024 ikasturteko datuak dira.
Helduen Heziketa Iraunkorra edo EPA zerbitzua bere eraikinean hartzeagatik udalaren dirulaguntza jaso ohi du Larraña institutuak. Aurreko ikasturtean izandako gastuei aurre egin ahal izateko 5.000 euro ematea erabaki berri du udalak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!