4 orduko ur-mozketa izango da bihar Zubillagako industrialdean
2024/10/29
Tabernari eta 5etik 16 zenbakira bitarteko pabilioiei eragingo die
Olaburuko atzealdean ur ihesa atzeman du Gipuzkoako Urak enpresak eta konpontzeko lanak egingo dira bihar goizean, hornidura lau orduz etenda, 9:00etatik 13:00etara. Auzoko tabernari eta horren segidan dauden industria tailerrei eragingo die; konkretuki, 1-2 eta 5etik 16ra arteko zenbakidun eraikinei.
Atzemandako matxura ez da handia, bi hodien arteko lotunean ur ihesa atzeman da, baina konpontzeko zanga ireki behar da, eta amaitutakoan itxi. Ur ihesa konpondu bezain pronto ur hornidura bueltatuko da baina intzidentziak lau ordu iraun ditzakeela aurreikusi dute.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!