Oñatiko udala

33.000 euro banatuko dira herriko ikastetxe eta guraso elkarteen artean, 2023-2024 ikasturteko likidazio kontzeptuan

2025/01/13
Card image cap
Eskola kirolean duten partaidetza da dirulaguntzak emateko irizpideetako bat
2024ko azken tokiko gobernu batzarrean onartu zen aurreko ikasturteko dirulaguntzen zuriketa

  Udal dirulaguntza eskatzen duten ikastetxe eta guraso elkarteek irailaren 30era arteko epea izan ohi dute onartutako aurrekontuaren zuriketa aurkezteko, eta horren arabera ordaintzen da dirulaguntzaren bigarren zatia. 18 urtera arteko ikasleak hartzen dituzten herriko bost eskolek eskuratu zuten udal dirulaguntza aurreko ikasturtean: Txiki-Txoko haurreskolak, Oñati institutuak, Urgain herri eskolak, Elkar Hezi ikastetxeak eta Txantxiku ikastolak. Likidazio kontzeptuan 31.870 euro banatuko zaizkie. Guztira, udaberrian egin zen lehen ordainketa gogoan hartuta, 84.218 euro bideratu dira herriko ikastetxeetara. Eskola publikoan diharduen GURELOHE guraso elkarteak, institutuko OÑIGEk eta Elkar Heziko EREITENek ere eskuratu zuten udalaren dirulaguntza. Aurkeztutako kontu zuriketaren arabera, 1.217 euro jasoko dute bigarren zatiaren ordainketan.

  2024ko deialdia likidatuta, 2025eko deialdiari azken ukituak ematen ari da Udaleko Hezkuntza departamentua eta datozen asteetan onartu eta kaleratzea espero da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!