Oñatiko udala

3. Hika Eguna ospatuko da ekainaren 22an, Ingo xonau! taldeak antolatuta

2024/06/12
Card image cap
Hitanoa praktikatzea eta noka-toka dakiten edo ikasten ari direnen arteko harremana sortzea da ekimenaren helburua

  Ingo xonau! taldeak Hika Eguna antolatu du ekainaren 22rako. Lehenengo, hika-poteoa egingo da, 13:00etan eta Arrano tabernatik hasita. Ondoren, hika-bazkaria, 14:30etan Iturritxo jatetxean. Arratsaldean, berriz, 19:30etatik aurrera, kale-erromeria egingo da, Eingo taldeak girotuta. Bazkarirako izen-ematea Irizar estankoan egin behar da.

  3. Hika Eguna izango da aurtengoa eta, aurrekoetan bezala, hika praktikatzea da egunaren helburua, erregistro hori dakiten,edo ikasten ari direnak elkar ezagutu eta euren artean harremana sortzearekin batera.

  Oñatiko hika, eta bereziki emakumeei egiten zaien noka biziberritzeko sortu zen Ingo xonau! taldea. 2018an Oñatiko nokaren egoera aztertzeko ikerketa egin zuten, eta egoera ona ez zen arren, hika biziberritzeko ilusioa bazegoela ikusi zen. Horrek hauspotuta, hainbat ekimen egin dituzte, Udalaren laguntzarekin: elkarrizketak, hika ikastaroak, Hikalaguna, txapak, liburuxkak, Euskal Herriko Hika Topaketa eta Hika Egunak, besteak beste.

  Ekainaren 22an ospatuko den 3. Hika Egunera, hika praktikatu nahi duten herritar guztiak gonbidatzen dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!