3 argi mozketa programatu ditu Oñargik datozen astetarako

Kale Zaharra eta inguruetako hainbat bebarru eta eraikinei eragingo die Oñargik datozen hiru astetarako aurreikusi dituen lanek. Oinarrian Lizaur Transfromazio Zentroa osatuko da, behe tentsioko 2 koadro berri instalatu eta egungoak erretiratuz, baina horrek, aurrez eta ondoren, beste maniobra batzuk egitea eragingo du.
Ostegunean, martxoak 27, hainbat abonaturen hornidura aldatuko da eta Lizaur Zentroko lotura etenda, Ibarra Tansformazio Zentrora lotuko dira. Ondorioz, San Juan kalea 23 eta 25ean eta Unibertsitate etorbidea 7-9-11A- 11B eta 11C zenbakidun bebarruetan argindar mozketa izango dute 15:00etatik 18:00etara.
Hurrengo ostegunean, apirilak 3, Lizaur Transformazio Zentroko 1 transformadorean behe tentsioko irteeren aldaketa egingo da, 2 kadro berri instalatu eta egungoak erretiratuz. Aldaketa lan hauek eragin zabala izango dute eta Aita Madina, kale Zaharra, Kanpantxo, Maiatzaren 1a plaza, San Anton, Unibertsitate etorbidea eta Zumeltzegi kaleko ia 50 eraikinetan ez dute argirik izango 15:00etatik 18:00erara. Hornidura etenak Lizaur kaleko argiteria publikoari ere eragingo dio. Eragin eremua oso zabala da baina xehetasunak argazkiko oharrean ikus daitezke. Oñargik argi-mozketa izango duten bebarru eta eraikinetan halakoak jarriko ditu, ohikoa denez.
Apirilaren 9an ere haiunbat abonaturen lineak aldatuko dira; Lizaur Transformazio Zentroko B1etik B2ra aldatuko dira. Hirugarren egun horretako maniobrak ez du eragin handirik izango eta Unibertsitate etorbidea 2 eta kale Zaharra 15 zenbakidun eraikinetako abonatuei bakarrik eragingo die. 15:00etatik 18:00etara izango da argi mozketa hori ere.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!