Oñatiko udala

“Urruxola: Auzo txiki baten historia” liburuaren hirugarren argitalpena egin du Artixa elkarteak

2025/02/06
Card image cap
32 ale gehiago egin dira, jasotako eskaerei erantzun ahal izateko

  Andra Mari jaiak tarteko aurkeztu zuen Artixa elkarteak kaleratu berri zuen Urruxola: auzo txiki baten historia liburua, auzoan. Abuztuko lehen edizio hartan 150 ale argitaratu zituzten baina berehalakoan agortuta beste 60 egin ziren. Horiek ere salduta, eskaera berriak jaso dituztela ikusita, hirugarren edizio txiki bat egitea erabaki dute eta 32 ale argitaratu dira. Liburuak salgai daude jada Haritza liburu dendan eta Txokolateixan.

  Urruxola: auzo txiki baten historia liburua hamabi kapitulutan banatzen da: Historia, Mapa, Bizimodua, Erlijioa, Eskola, Ur-jauziak, Bainuetxeak, Errota, Baserriak, Auzotarren testigantzak eta Argazkiak. Taldeko kide batek 2018an jaso zuen Ritual Urrejolano testua izan zen liburuaren abiapuntua; Urrexolako parrokian apaiz egondako elizgizon batzuk idatzi zuten, elizkizun eta erlijio-ospakizunetatik haratago, auzoaren ohiturak eta bizimodua jasoaz.

  Urruxola: auzo txiki baten historia liburuak interesa sortu du eta berriki hirugarren aldiz berrargitaratu da. Guztira, ia 250 ale kaleratu dira. K3 inprentan une oro eman dizkieten erraztasunak publikoki eskertu dituzte Artixa taldekoek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!