Oñatiko udala

“Saltokitik enpresara” programarako deialdia egin du Debagoieneko Merkataritza Bulegoak

2025/03/10
Card image cap
Talde berria osatzeko izen-ematea zabalik dago, martxoaren 24ra arte

  Saltokitik enpresara izeneko formazio programa berriro abian du Debagoieneko merkataritza bulegoak. Saltokien kudeaketa eta lehiakortasunean hobekuntzak sartzeko akonpainamendu eta aplikazio errealeko programa da. Honekin lortu nahi da, saltokia bezero, produktu, merkatu, lehiakide, joera eta abarrekiko nola dagoen jakitea; kudeaketa-tresnak ezartzea, besteak beste, egiteko moduak, formatuak, jardunbide egokiak eta abar landuz; eta negozioaren kudeaketari eta erabakiak hartzeari aurre egiteko ezagutza eta gaitasun handiagoa lortzea.

  Eusko Jaurlaritzak %100ean diruz laguntzen duen programa da Saltokitik enpresara eta EUSKALITek antolatzen du. Programak taldeko online saioak eta banakako bisita eta aholkularitza uztartuko du: taldeko online saioetan ikaskuntza praktikorako eta taldearen artean praktika onak trukatuko dira eta aldi berean, banakako laguntza bisitak egingo dira dendetara eta adituen laguntza jarraitua izango dute.

  Plazak mugatuak dira, eta martxoaren 24a baino lehen eman behar da izena Debagoieneko merkataritza bulego teknikoan edo honako telefono zenbakian: 943 793 090 zenbakian eta Aitziberrengatik galdetuta. Izen-emate ordena gordeko da taldea osatzerakoan. Saltokitik enpresara programa apirila-maiatzean abiatzekotan dira eta, noski, saltokiei egokitutako ordutegian beteko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!