“Minbizia izan ondoren nire osasuna zaintzen” tailerra Oñatin emango da, Paziente Bizia egitasmoaren baitan
Ikasturte berriarekin batera, Oñatiko osasun-zentroan Paziente Bizia programa martxan jarriko da Minbizia izan ondoren nire osasuna zaintzen / Cuidando mi salud después del cáncer tailerra emanez. Prozesu onkologiko bat bizi izan duten pertsonentzat eta haien zaintzaile nagusientzat bideratua dagoen tailerra 7 saioz osatuko da, asteartero, 16:30etatik 19:00etara, Oñatiko osasun zentroan.
Gehienera, 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute eta saioak 2 monitorek dinamizatuko dituzte. Tailerra datorren asteartean, urriaren 15ean hasiko da eta zazpi asteren buruan, azaroaren 26an amaituko da.
Informazio gehiagorako edo izena emateko anbulatoriora bertara hurbiltzea da zuzenena, baina telefonoz ere egin daiteke, 943 00 65 51 zenbakira deitu edota mezua bidaliz, pacienteactivo@osakidetza.eus posta elektronikora.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!