“Makilakixki” ipuin-CDaren aurkezpena egingo du Ganbara Kantu Eskolak, igandean
Ganbara Kantu Eskolaren Oñatiko ipuinak proiektuaren baitan, hainbat ipuin moldatu, musikatu eta Oñatiko motiboz jantzi dira. Hala, euskal ipuin tradizional batzuk herriratu dira bertako baserri, pertsonaia edota mendi izen istorioetan txertatuz. Orain bi urte abiatutako proiektuaren azken lanak Makilakixki eta Tartalo dira.
Makilakixki musikatzeko enkargua Josu Elberdini egin zitzaion eta ilustratzearena, berriz, Jabi Erostarberi. Paperezko lana inprimatzen zen bitartean, ipuinaren grabazioa egin zen Santa Ana aretoan, urriaren 12an. Narratzailea Miel Guridi izan zen eta abestiak Ganbara Txiki abesbatzak kantatu zituen, Amaia Zipitria pianoan lagun zuelarik. Makilakixki ipuin-CDa kontzertu eran aurkeztuko da Sana Ana aretoan, igandean, 18:00etan. Sarrerak, 3 euroren truke salgai daude Txokolateixan eta www.oñati.eus atarian. Liburua bertan erosi ahal izango da eta baita Txokolateixan eta Ganbara faktoriaren web atarian ere.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!