“Lumbier, 1990: El llanto de la foz” liburua bihar aurkeztu da Donostian
Gure Bazterrak taldearen ekimenez Pako Aristik eta beste hainbat lagunek egindako ikerketa zabalaren emaitza da Irunberri, 1990: Arroilaren negarra liburua. Iazko apirilean euskaraz aurkeztu zen eta 18 hilabete beranduago gaztelerazko itzulpena kaleratu da. Aurkezpena Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean izango da bihar, 11:30etan. Liburua, bai euskarazko jatorrizko bertsioa, baita gaztelerazko itzulpena ere, Pako Aristik idatzi ditu.
Irunberriko arroilan 1990eko ekainaren 25 eta 26an gertatutakoak jasotzen dira liburuan, Susana Arregi oñatiarra eta Jon Lizarralde andoaindarra hilik eta German Rubenach iruindarra larriki zaurituta agertu zireneko gertaerak. Egun gutxira, beren buruaz beste egin zutenaren bertsio ofiziala zabaldu zuen Corcuera ministroak. Corcuerak eman zuen suizidioaren bertsioa justiziak berak bertan behera utzi zuela aipatzen du Pako Aristiren liburuak, Rubenach-en kontrako epaiketan Arregiri tiro egin izana frogatzeko oinarririk ez zegoela ondorioztatu baitzen. Egia argitze aldera, bertsio ofizialaren aurrean beste bertsio alternatibo bat osatu zen liburuan, lekukotza berriak jasoz eta hauek zabaldutako ikerketa-bideak jarraituz.
Jatorrizko liburuaren antzera Lumbier, 1990: El llanto de la foz gaztelerazko itzulpena ere Erein argitaletxeak kaleratu du.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!