Oñatiko udala

“Kultura bonuak” eskuragarri daude Hirukar, Altuna, Ibarrondo eta Haritza liburu dendetan

2023/12/04
Card image cap
20 eurotako bonuek 32 edo 28 eurorainoko erosketa egiteko aukera ematen dute

  Gipuzkoako 69 denda atxiki dira Foru Aldundiak sustatzen duen kultura bonoen kanpainara, tartean Oñatiko lauak: Hirukar, Altuna, Ibarrondo eta Haritza. Bat egin duten saltokietan bereizgarri bat jarri da, bonua eskuratu nahi duenak erraz identifikatu ditzan. Produktuak erosteko bonuek 12 edo 8 euroko hobaria izango dute hizkuntzaren arabera. Euskarazko liburu, disko edo ikus-entzunezko produktuak erosteko hobaria 12 eurokoa izango da eta beste hizkuntzaren batean daudenak erosteagatik 8 eurokoa, kasu guztietan, bonuaren prezioa 20 eurokoa da eroslearentzat.

  Larunbatean, abenduaren 2an, jarri ziren salgai kultura bonuak, guztira, 8.700; 2.700 euskarazko kultur produktuetarako eta 6.000 beste hizkuntzetako kultur produktuak erosteko. Horretarako, Kultura departamentuak 80.400 euroko partida bideratu du. Euskarazkoak gutxiago dira baina hobari handiagoa dute , 20eurotan erosi eta 32 euroko balioa duten produktuak eskuratzeko aukera ematen dutelako.

  Oñatiko lau liburu dendak batu dira Foru Aldundiaren ekimenera. Lauretan eskuragarri daude liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak erosteko bonuak eta, noski, bertan gastatu daitezke. Produktuak erosteko bonuak, urtarrilaren 31ra arte erabili ahal izango dira.

  Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta produktuak eskuratzen eta kultur sektoreko enpresak indartu eta eredu kultural jasangarriagoa sustatzea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!