“Jostailu hezitzailea" kanpaina abiarazi du Debagoienako Gurutze Gorriak
Debagoienako Gurutze Gorriak jostailu hezitzailea kanpaina hasi du asteburuan. 0 eta 12 urte bitarteko bailarako haur guztiek jolasteko duten eskubidea bermatu nahi da eta gizartea sentsibilizatu jolasak haurren garapenerako duen garrantziaz.
Debagoienako familia kalteberetako edo gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden haurrei emateko jostailu berriak behar dira. Horregatik jostailuen kanpainan laguntzeko deia zabaldu du aurten ere Gurutze Gorriak. Jostailu-txekeak atera dira eta Arrasateko Eroskin eskuragarri jarriko dira ostegun eta larunbatean, abenduaren 7 eta 9an. Jostailu berriak ere utzi ahal izango zaizkie Gurutze Gorriko boluntarioei. Abenduaren 16an berriz, Oñatin izango dira, Elkar Hezik antolatu duen elkartasun azokan, jostailu berriak jasotzen eta jostailu txekeak saltzen.
Era berean, kontu korrontea zabalik du Gurutze Gorriak Laboral kutxan (ES22 3035 0001 51 0010018156) eta 20055-JUGUETE/ JOSTAILUA kontzeptua adierazita, dirua zuzenean sartu daiteke.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!