Oñatiko udala

“Izeba” egitasmoan ezagutzera emateko eskualde mailako aurkezpena egingo da bihar Arrasaten

2023/11/28
Card image cap
Oñatiarrak bertaratzera gonbidatzen dira

  Izeba proiektua Baketik Fundazioak kudeatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Harrera Egoitza atalarekin elkarlanean. Harrera etxeetan bizi diren adingabeen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko laguntza familia gisa jokatzen duten pertsonen sarea da Izeba proiektua. Helburua da haur eta nerabe tutelatuei harreman sozialetan laguntzea, inguruarekin lotura eskainiz eta, aldi berean, afektibitatea, segurtasuna, konfiantza, laguntza, babesa eta egonkortasuna emanez.

  Bailaran harrera-etxe bat baino gehiago dago eta bertan, Izeba proiektuan parte hartzea eskatu duten zenbait nerabe daude, eskualdeko familia batekin harreman bat hasi eta aisialdia konpartitzeko gogoz. Baina Debagoienan esperientzia honetan parte hartzeko pertsona edota familia boluntarioak behar dira eta asmo horrekin antolatu da proiektua ezagutzera emateko bilera informatiboa. Arrasateko Kulturaten izango da bihar, azaroaren 29an, 18:30etan. Oñatiarrak ere bertaratzera gonbidatzen dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!