Oñatiko udala

“Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak” aldarrikatuko dira azaroaren 25ean

2023/11/21
Card image cap
Bi elkarretaratze antolatu dira gurean

  Oñatiko Sare Feminista, Lagun Leku elkartea eta pentsiodunak eskutik ari dira azaroaren 25eko mobilizazioak antolatzen. Zapatuarekin etorriko da aurten indarkeria matxisten aurkako nazioarteko eguna eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak aldarrikatuko dira gurean. Bi elkarretaratze antolatu dira: 12:00etan Olakuako urmaelaren ondoan, lehena, eta 13:00etan plazan, bigarrena. Herritar guztiak, emakume zein gizon, deitzen dira indarkeria matxista salatu eta halakorik gabeko bizitzak aldarrikatzera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!