“Herrixa kantuan” hileko azken ostiralera aurreratzea erabaki da
2015ean ekin zioten Txantiku ikastolak eta Jose de Azpiazu musika eskolak Herrixa kantuan ekimena antolatzeari. Hileko azken larunbat eguerditan bete da zita orduz geroztik. Baina zapatutan hitzordu asko izaten direla-eta bertan behera utzi behar izan da behin baino gehiagotan. Horrek, ekintza birpentsatzera eraman ditu egun antolakuntzan doharduten musika eskolako arduradunak.
Hasierako helburuak bere horretan mantentzen direla ikusita, eta herritar talde batek euskal abestiak kantatuz kaleak girotzeko ohitura barneratu duela ikusita, ekimenari jarraipena ematea erabaki da. Baina eguna aldatuta, esan bezala. Proba moduan, Herrixa kantuan ekimena hileko azken ostiral arratsaldera aldatzea erabaki da. Azaroko hitzordua egubaikotzean, hilaren 24an beteko da, 18:30etan kontzejupetik abiatuta.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!