“Haurren aurrean helduok heldu” ekimena aurkeztu da
Umeen erreferente diren helduen artean euskararen erabilera sustatzeko saioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak. Euskal Herriko 80 herri baino gehiagotan gauzatuko da, tartean, Oñatin.
Guraso, hezitzaile, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senide eta lagun helduak euren arteko hizkuntza-praktikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea da ekimenaren helburua. Herriko plaza, parke, eskola atari eta helduak haurrekin biltzen diren inguruetan euskaldun diren helduek euskaraz hastea da asmoa. Eta pertsona batek elkarrizketa euskaraz jarraitzeko zailtasunik badu baina ulertu ulertzen badu elkarrizketa elebiduna bihurtzea proposatzen da.
Gurean egitasmoa, Euskarak 365 egun Oñatin. Pauso bat aurrera programazioaren baitan gauzatuko da, azaroaren 26tik abenduaren 5era.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!