Oñatiko udala

“Eraskusleihoa sormenez diseinatu eta apaintzeko” formakuntza eta aholkularitza zerbitzua antolatu da

2024/02/16
Card image cap
16 orduko taldeko ikastaroa eta banakako aholkularitza emango da, martxoan

  Gipuzkoako Merkatariak federazioarekin elkarlanean antolatu du Udaleko Sozioekonomia departamentuak, erakusleihoa sormenez diseinatu eta apaintzeko prestakuntza ikastaroa eta banakako aholkularitza zerbitzua. Herriko dendariei zuzendutako formakuntza datorren hilean egingo da, martxoaren 4, 6, 11, 13, 18, 20 eta 25ean, astelehen eta asteazkenetan, arratsaldeko 13:45etatik 16:15etara. Guztira, 16 orduko taldeko prestakuntza eskainiko da. Eta, aldi berean, banakako aholkularitza emango zaie partaideei, bakoitzaren saltokian, zuzenean, eta ordutegi malguan. Ikastaroa gazteleraz izango da.

  Erakusleihoak apaintzeko ikastaroa eta banakako aholkularitza zerbitzua Jorge Malcorra adituak emango du. Udalak eta Gipuzkoako Merkatariak federazioak lankidetzan antolatu duten ekimenak Eusko Jaurlaritza eta Lanbideren babesa du eta guztiz doan izango da, %100ean diruz lagunduta baitago. Parte hartzeko interesa duten dendariek izena lehenbailehen eman behar dute Gipuzkoako merkatariak federaziora telefonoz deituta (943 425 557) edo emailez (formacion@fmg.es).

  Erakusleihoa sormenez diseinatu eta apaintzeko formakuntza Bidebarrieta kaleko 18an dagoen Euskaldun Berria gelan emango da, martxoaren 4an hasita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!