Oñatiko udala

“Emantzipaziorako etxeko ekonomia” izeneko tailerra antolatu da, 18-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta

2024/04/11
Card image cap
Gaztelekuan izango da, apirilaren 18an

  Gurasoen etxetik irten berri edo irteteko puntuan dauden gazteak gogoan bereziki antolatu da emantzipaziorako etxeko ekonomia izeneko tailerra. Norbere kabuz bizitzera joaterako kontutan hartu behar diren gastuak, diru sarrerak, zorpetzeko arriskuak eta dugun aurrekontura egokitzeko gaitasuna landuko da ordu eta erdiko ikastaro laburrean.

  Kontsumobidek emango duen tailerra doan da baina parte hartzeko izena eman behar da, Gaztelekuko bulegoan (gazteinformazioa@onati.eus). Tailerra Gaztelekuan izango da, apirilaren 18an, 18:00etatik 19:30etara.

  Tailerrean jorratuko dira, besteak beste, diru-sarrerak, gastu finko eta aldakorrak, erosketak, ezustekoak, pertsona zorpetuaren profila, gainzorpetzearen arrazoiak, familia-aurrekontua doitzea…

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!