“Deskonektatu elektriketatik!” ekimenarekin bat egin dute herriko hainbat eragilek
Oñatiko EH Bilduk, Ernaik, Sare Feministak, LABek, Sarek, Oñatiko Naturzaliak, Txinparta Bertso Eskolak, pentsionistek eta Zai Zoi Bele taldeek bat egin dute argindarraren prezioen etengabeko garestitzearen kontra protesta egiteko. EH Bilduren udal gobernuak ere bat egin du ekimenarekin eta herritarrak beste horrenbeste egitera gonbidatu zituen iraileko Osoko Bilkuran. Gaur gauean udaletxea argiztatzen duten argiak itzaliko direla iragarri dute sare sozialen bidez.
Enpresa elektriko nagusien iruzurraren kontra protesta egiteko eta oligopolio elektrikoaren geldiarazteko helburuz gauzatuko da gaurko argi itzaltze eta lapiko jotzea. Euskal Herrian bezala, Katalunia eta Galizian ere zabaldu da deialdia.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!