“Debagoiena Geuretik Loratzen” dinamika aurkeztu du eskualdeko EH Bilduk
Debagoieneko EH Bilduk Geuretik loratzen dinamika abiatu du, bailaran martxan dauden edo datozen urteetan abiarazi nahi diren proiektu eraldatzaileak ezagutarazteko. Horretarako hitzaldi eta irteerak antolatuko dira, hiru hilean behin.
Trantsizio sozio-ekologikoa, zaintza eta likadura burujabetza dira Debagoiena geuretik loratzen dinamikaren baitan landu asmo diren gaietako batzuk. Eskualdean dauden esperientzia ezberdinak azalduko dira, bisita edo hitzaldien bidez, eta gai horien inguruan interesa duten herritarrak elkar ezagutu eta harremanetan jartzeko baliatuko dira. Dinamika honek bailara gisa indartu, herrien arteko sinergiak sortu eta esperientziak konpartitzeko aukera emango duela uste dute antolatzaileek.
Lehenengo hitzorduan energia eta burujabetzaren inguruan izango da eta Oñatira bisita eginez osatuko da. Olateko argindar etxea ikusiz Oñatiko Ur Jauziak egitasmoa ezagutuko da eta Onaro telekomunikazio proiektua azalduko da. Hitzordua, Olaten egin da, datorren larunbaterako, otsailaren 24rako, 10:00etan. Interesa duten herritar oro gonbidatzen dira.
Hurrengo ekimenen berri aurrerago emango dutela adierazi dute EH Bilduko ordezkariek.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!