Oñatiko udala

“Bizikletaz Adinik Ez” ekimena San Martin egoitzara iritsiko da bihar

2023/10/06
Card image cap
"Bizikletaz adinik ez" ekimena Ordizian, iraila hasieran
Sei egoiliarrek parte hartuko dut

  San Martin egoitzako sei egoiliarrek herrian zehar ibiltzeko aukera izango dute bihar Bizikletaz adinik ez ekimenari esker. Eurek ez dute bizikleta gidatu edo pedalik emango, bidaiari izango dira boluntario batek eramango duen trizikloan.

  Bizikletaz adinik ez irabazi asmorik gabeko egitasmoa 2017an iritsi zen Gipuzkoara eta Foru Aldundiarekin sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, herrialdeko egoitza ezberdinetara joaten dira, bertako egoiliarrekin irteerak egitera. Aurten 18 egoitzetara hurbiltzea aurreikusita dago eta San Martin egoitzara bihar goizean etorriko dira.

  Bizipenak eta giza harremanak sortuz, adinekoen eta dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea da helburua. Bihar, San Martingo sei egoiliarrek esperientziaz gozatzeko aukera izango dute. 11:00ak aldera hasiko da triziklo-paseoa.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!