“Arnasa eta bidea zabaltzen” UEMAren idatzia bere eginda adierazpen instituzionala onartu du udalbatzak
2022/12/02
Arnasgune diren herrien garrantzia eta bertan euskara babestearen beharra aldarrikatzen da
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea osatzen duten herriak arnasgune dira euskararentzat, herritarrek duten euskara ezagutza eta erabilera maila handiagatik. Garrantzitsua da eremu hauek babestu eta zabaltzea, euskara biziberritu dadin. Bide horretan norbanakoaren ahalegina ezinbestekoa da baina ezinbestekoa, baita ere, erakunde publikoak eredu izatea. Oñatiko udala dagokion ardura hartzeko prest dagoela azaltzen du udalbatzak adostutako adierazpen instituzionalean. Ainhoa Galdosek eta Iñaki Olaldek elkarrekin irakurri zuten adierazpena azken Osoko Bilkuran.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!