Oñatiko udala

“Adimen emozionala helburuak lortzeko” ikastaroa antolatu da merkatari eta zerbitzu emaileentzat

2024/03/27
Card image cap
20 orduko formazio ikastaroa apirilaren 17an hasiko da

  Salmenta emozionala, hau da, emozioek bezeroarekiko harremanean duten eragina eta salmentara bideratzeko modua; salmenta eraginkorrerako funtsezko gaitasun emozionalak; gaitasun sozioemozionalak edo trebetasun sozialak; bezeroaren behar emozionalak edota emozionalki adimentsua den saltzaile baten ezaugarriak landuko dira, besteak beste, apirilaren 17tik maiatzaren 15era luzatuko den ikastaro berrian. Udalak eta Gipuzkoa Merkatariak elkarteak antolatu duten ikastaroa merkataritza eta zerbitzuak sektoreko profesionalei zuzenduta dago eta doan izango da.

  Ikastaroak 20 orduko iraupena izango du, eta apirilaren 17tik maiatzaren 15era bitartean, astelehen eta asteazkenetan emango da, egunero, ordu eta erdiko jarduna osatuz, 13:45etatik 16:15etara. Adimen emozionalean aditua den Sara Gonzalezek emango du ikastaroa eta gazteleraz izango da. Izena emateko epea zabalik dago eta bide ezberdinak daude horretarako: formacion@fmg.es helbide elektronikoa edota Gipuzkoak Merkatariak federazioko telefono zenbakira deituta: 943 425 557.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!