Oñatiko udala

2007an jaiotako 96ren bat neska-mutil irtengo dira kintto-batzea egitera, otsailaren 2an eta 8an

2025/01/29
Card image cap
Iazko kintto taldea
Domekan herri gunean ibiliko dira santa-eskean eta hurrengo zapatuan, auzoetan

  2007an jaiotako kinttoek egunak daramatzate Santa Ageda koplak entseatzen. Santa Ageda egunak markatzen ditu kinttoen irteerak, eta aurreko domeka eta ondorengo larunbata izan ohi dira santa-eskerako egunak gurean. Kandelario egunarekin, otsailaren 2an, etorriko da aurten kinttoen lehen erronda, domekan, herriko kaleetan ibiliko baitira kopla kantari. Hurrengo larunbatean, hilaren 8an, berriz, baserri auzoetatik barrena ibiliko dira kopla kantari.

  Kinttoak Santa Ageda egunaren bueltan santa-eskean irtetea hamarkadetan errepikatu den ohitura da gurean. Lehen, soldaduskara joan behar ziren mutilak bakarrik irteten ziren baina aspaldian, urte berean jaiotako neska eta mutilak irteten dira. Urtean 18 urte beteko dituzten neska eta mutilen ospakizuna da. Aurrez, kintto horiek, irailaren 28ko danborradan dantzari irten ohi dira.

  Datozen bi asteburu hauetan 2007an jaiotako 96 bat lagun irtengo dira santa-eskean. Ohikoa denez, azken asteak eman dituzte kale eta auzoetan kantatuko dituzten koplak, abestiak ikasten. Domekan, plazan elkartu eta kalerik kale ibiliko dira herrigunea alaitzen. Elkarrekin bazkalduko dute eta festa gaueko ordu txikiak arte luzatuko dute. Hurrengo zapatuan, otsailaren 8an, auzoetatik barrena ibiliko dira kinttoak kopla kantari.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!