Oñatiko udala

20 neska-mutikok egingo dute Lehenengo Jaunartzea domekan

2024/05/17
Card image cap
Lehenengo Jaunartzea egingo duten haurretako batzuk (Arg: Oñatiko katekesia)
12:00etako mezetan eta denek batera, txanda bakarrean, egingo dute

  8-9 urteko haurrak izango dira domekako meza nagusian protagonista, katekesian hiru ikasturte bete ondoren Lehenengo Jaunartzea egingo dute. Parrokiako lehen eserlekuetan jarriko dira eta parte-hartze handiagoa izango dute elizkizunean, beraientzat aproposagoak diren kantuak abestuz eta eskaintzak ere eurek eginez. Eskerrak emateko orduan ere hitza hartuko dute. 20 neska mutikok egingo dute Lehenengo Jaunartzea domekan.

  Ohiturak aldatzen ari dira eta urtetik urtera gutxituz doa Jaunartzea egiten duen haurren kopurua gurean. Urteko jaiotza kopurua bestalde, murriztuz doa, eta hori ere antzematen da. Baina badira oraindik, Jaunartzea egitea erabakitzen dutenak eta domekan 20 haurrek egingo dute, Mikel Goiaingeruaren Parrokian, 12:00etako meza nagusian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!