Oñatiko udala

“Genozidioa STOP! Alto el fuego ya!” lemapean elkarretaratzea egingo da plazan, 19:00etan

2024/10/21
Card image cap
180 bilkura baino gehiago egingo dira gaur Euskal Herrian, Gernika-Palestinak deituta

  Urtebete da gaur Gernika-Palestina herri ekimenak sustatuta, GAZAKO SARRASKIA GELDITU! KONPONBIDE POLITIKOA ORAIN! PALESTINAREKIN ELKARTASUNA izenburuko adierazpena zabaldu eta euskal herritar askok bere egin zutena. Hilabete hauetan egoera zuzendu ordez okertu egin dela ikusita, mobilizazio berriak deitu dira gaur arratsalderako. Udaletxeen aurrean elkartzeko deialdia egin da, 19:00etan. Oñatin ere halako bilkura egingo da, Genozidioa STOP! Alto el fuego ya! lemapean.

  Mobilizazio hauekin bat egin dute tokian tokiko eragile askok eta ordezkaritza sindikal eta politiko zabal batek. Hala goizean zehar sindikatuek deituta elkarretaratzeak egin dira hegoaldeko lau hiriburutan eta Tuteran eta arratsaldeko 19:00etan udaletxeen aurrean. 180 elkarretaratze antolatu dira, tartean, Oñatin.

  Palestinako herriarentzat konponbide justua aldarrikatu eta nazioarteko komunitateak erakutsitako ezintasuna salatuko da. Hain zuzen ere, Gazan odoltsua izan den beste asteburu baten ondoren. Israelek 150 palestinar baino gehiago hil ditu Gazan eta Hezbollahk Beiruten duen Inteligentzia zentroa ere erasotu du. Hala, ia 43.000 pertsona hil eta 100.000 zauditu dituzte Gazan iazko urriaren 7an Israelek erasoaldiak areagotu zituenetik, gehienak, emakumeak eta haurrak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!