166.000 m2ko lursaila erosi du Udalak Arantzazun

Orain hiru urte, 2022ko martxoan zabaldu zen prozedura amaitu berri da, erosketa dokumentazio guztia notaritzara eramanda. Lur patrimonialen erosketarako 40.000 euro gorde zituen udalak eta epe barruan aurkeztu ziren hiru eskaintzen artean puntuazio altuena lortu zuen Lenzarra edo Leuzarra izeneko saila erostea erabaki zen, iazko urte akaberan. Dokumentazio guztia eskuratuta, notaritzara eraman da, salerosketa agiria prestatzeko. Proposamenen eskaintza ekonomikoaz gain , lursailaren azalera, udalaren jabetzako lursailekiko hurbiltasuna, eta bertako basoen kontserbaziorako ekarpena baloratuko dira.
Erosiko den lursaila, Arantzazuko errepide azpian eta Arrikrutzeko koba arteko sakonunean dago; 166.036 metro karratu hartzen ditu eta 33.207 eurotan eskuratuko da. Horri, udalaren kontura izango diren notaritza gastuak batu behar zaizkio. Eskaini ziren beste lursailak ere udalaren interesekoak ziren baina hartarako gorde zen diru-partidak ez du beste erosketarik egiteko biderik ematen. Etorkizunean, lur patrimonialak erosteko deialdi berria egin daiteke.
Oñatiko Udalaren helburuen artean dago bertako espezie, baso eta ekosistemen kontserbazioa indartzea eta bioaniztasunaren galera geldituko duten politikak sustatzea. Ildo horretan, kontserbaziorako ekintzak eta bestelako egurgintza eredu baten aldeko praktikak martxan jartzeko helburuarekin, abiatu dira azken urteotan landalur izaerako lursailak erosteko hainbat prozedura.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!