156 lagun aurkeztu dira udaleku irekietan begirale izateko

Martxoaren 28an itxi zen udaleku irekietan begirale gisa aritzeko izen-emate epea. 156 hautagai aurkeztu dira eta guztiak onartu dira. B2 euskara maila egiaztatu dutenak berezitu dira eta 8k izan ezik, beste guztiek aipatutako edo goragoko mailari dagokion egiaztagiria dute.
C1, EGA edo maila altuagokoa izatea, beste hainbat meritu batzuekin baloratu egin ditu epaimahaiak eta horren araberako puntuazioa zehaztuta, behin behineko zerrenda udaleko web atarian argitaratu da. Aldi berean, erreklamazioetarako epea ireki da, apirilaren 28ra arte.
Merituen puntuazio horren hurrenkera jarraituko da udaleku irekietan begirale arituko direnak hautatzeko. Zenbat beharko diren ez da jakinarazi oraindik baina parte hartzeko 490en bat neska-mutikoren izen-ematea jaso dela adierazi dute Haur eta Gazteria udal departamentutik.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!