Oñatiko udala

15 hautagai aurkeztu dira idazkaritzako administrazio orokorreko teknikari lanpostua betetzeko

2025/02/18
Card image cap
Merezimenduen behin behineko emaitzak argitaratu dira

  Udaleko web atarian argitaratu dira Idazkaritzako teknikari lanpostura aurkeztu direnen merezimenduen emaitzak. Bete beharreko lanpostuarekin zer ikusia duten ikasketa osagarriak eta arlo publikoan zein pribatuan duten lan esperientzia baloratu da. Emaitzak behin behinekoak dira eta 5 eguneko epea ireki da erreklamazioak aurkezteko, hau da, otsailaren 24ra arte. Epea beteta, eta erreklamaziorik badago horiek ebatzita, puntuazioaren hurrenkera jarraituz hautagaiei deika hasiko dira, lanpostua lehenbailehen betetzeko asmoz. 

  Izan ere, idazkaritzako administrazio orokorreko teknikariak lan karga handia du egun, bere lana ez ezik, udal idazkariari dagozkionak ere betetzen dituelako. Egoera ikusita beste pertsona bat kontratatzea erabaki zuen udalak eta hartarako deialdia Lanbideren bitartez zabaldu zen. Eskatutako baldintzak betetzen dituzten 15 hautagaien merezimenduak baloratu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!