10 lagun aurkeztu dira arte udalekuetan begirale izateko

Martxoaren 28an itxi zen arte udalekuetan begirale gisa aritzeko izen-emate epea. 10 hautagai aurkeztu ziren eta guztiak onartu dira. Guztiek, gainera, eskatutako C1 edo EGA euskara maila egiaztatu dute eta hala argitaratu da udaleko web atarian. Era berean, bakoitzak agiri bidez egiaztatu dituen merituak baloratu dira eta behin behineko puntuazioa ere argitaratu da, erreklamazioetarako epea irekiz. Zuzenketaren bat eskatu nahi duenak apirilaren 25a baino lehen egin beharko du. Arte Udalekuetan parte hartzeko 62 haur eta gaztetxoren eskaera jaso zen eta, kasu honetan ere, guztiek plaza izango dute.
Udalak martxan dituen bi hautaketa prozesuen inguruko azterketen emaitzak ere argitaratu berri dira: bi udaltzain plaza betetzeko azterketa teorikoaren emaitzak eta kirol teknikari plazarako azterketa praktikoaren emaitzak ikusgai daude udaleko web atarian.
Bi udaltzain plaza betetzeko azterketa teorikora aurkezteko aukera 21 hautagaik zuten baina sei ez ziren agertu eta proba egin zutenetako bik ez dute gainditu. Behin behineko emaitzen kontrako erreklamazioak egiteko epea indarrean delarik.
Kirol teknikari plazarako azterketa praktikoa berriz 5 lagunek egin zuten, aukera beste bik zuten arren, eta gainditu, hiruk bakarrik gainditu dute. Kasu honetan ere behin behineko emaitzak ikusgai daude eta erreklamazioetarako 5 laneguneko epea gaur ireki da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!