Oñatiko udala

1.800 euro banatuko dira gazte elkarte eta sormen lanetarako dirulaguntzen bigarren deialdian

2024/01/11
Card image cap
Algaraz elkartearen bi proiektu diruz babestuko dira

  Urriaren 15etik azaroaren 10era arteko epea izan zuten herriko gazteek elkarte nahiz sormen lanetarako udalaren dirulaguntzak eskatzeko. Epe barruan hiru eskaera jaso ziren eta bi babestea erabaki du Haur eta Gazteria departamenduak, hirugarrenak ez duelako adinaren baldintza betetzen, hau da, 30 urtez gorako herritar batek eskatu duelako.

  Algaraz elkarteak, Aireportuan ikuskizuna eta Zapata magikoa dokumentala grabatu eta editatzeko dirulaguntza eskatu eta eskuratuko du. Proiektu bakoitzerako 900 euroko laguntza emango du Udalak, 1.800 euro guztira, bigarren deialdi honetarako zegoen diru poltsa agortuta, aurrez, 13.200 euro banatu baitziren, apirilean egin zen lehen deialdiaren haritik.

  Ekainean jada, dirulaguntza hauen lehen deialdian,8 eskatzaileren 15 proiektu diruz babestu zituen udalak. Doce C Klik, Lehen lerroa, Inguma eta Sukena taldeek hainbat abestiren ekoizpen, grabaketa eta bideoklip grabaketarako dirulaguntza jaso zuten. Dwingi Dwingi taldeak erdimetraia bat eta 7 sketch grabatzeko laguntza izan zuen. Algaraz taldeak ere Kaleak bizirik DVDaren ediziorako, Izaskun abestiaren bideokliperako eta ipuin baten sormenerako laguntza izan dute. Irazanen izenean, BEITA websailaren zabalpenerako jaso zuten eta Zarramarrak berriz, Komedia jardunaldiak antolatzeko udalaren diru babesa izan zuen. Elkarteen sustapena eta kultur sormen eta hedapenerako dirulaguntzetarako 15.000 euro banatu dira guztira, 2023an.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!