Oñatiko udala

Irailaren 14an egingo da Arantzazun "Xavier Alvarez de Eulate" agiriko VII. pintura-lehiaketa

2019/09/05
Card image cap
“Oteiza eta Arantzazuko estatuaria” sari berezia emango da aurten

  Arantzazuko Basilikako beirateen egilea omenduz sortu zuten Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur fundazioak Xavier Alvarez de Eulateren izena daraman aire zabalean egindako pintura azkarreko lehiaketa hau.

  Xavier Alvarez de Eulate pintura-lehiaketako VII. ekitaldian nahi duten guztiek hartu ahal izango dute parte, hiru kategoria baitaude: helduena (16 urtetik gorakoak), gazteena (12 eta 16 urte bitartekoak) eta haurrena (11 urte artekoak). Lehiakideek Arantzazuko santutegiko edozein txoko, paisaia edo monumentu margotu ahal izango dute. Jorge Oteizaren eskultura-lana basilikako fatxadan instalatu zuteneko 50. urteurrena dela-eta, sari berezia izango da Oteizaren estatuaria egokien irudikatzen duen margolariarentzat.

  Teknika librea baliatuz egileak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Horretarako, 10:00etatik 17:00ak arteko epea zehaztu da. Izan ere, 10:00etatik 12:00etara egingo da izen-emate eta mihiseen zigilatzea Gandiaga Topagunean. Lanak jaso berriz, leku berean jasoko dira 16:00etatik 17:00etara.

  Epaimahaia, goi mailako artista eta adituek osatuko dute. Sariei dagokienean, helduen kategoriako lehenengoak 1.500€ eta diploma eskuratuko ditu, bigarrenak 750€ eta diploma eta hirugarrenak 400€ eta diploma. Oteiza eta Arantzazuko estatuaria sari berezia irabazten duenak berriz, 1500 € poltsikoratuko ditu. Gazteen eta haurren kategorietako lehen eta bigarren sailkatuek pintura-material sorta bana eskuratuko dute sari gisa.

  Pintura-lehiaketara aurkeztutako lan guztiekin erakusketa osatuko da eta Gandiaga Topagunean ikusgai izango da urriaren 26tik azaroaren 10era arte. Erakusketa asteburu eta jaiegunetan zabalduko da eta sarrera doan izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!