- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/zoru-pelbikoa-indartzeko-ikastaroa
- Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroaren hasiera
- 2024-10-10T10:30:00+02:00
- 2024-10-10T10:30:00+02:00
- Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da
Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroaren hasiera
Ikastaroa Jabetze eskola
- 2024-10-10T10:30:00+02:00 2024-10-10T10:30:00+02:00
- Gaztelekuan
Ikastaroa Jabetze eskola
Emakumeok gure zoru pelbikoari eta gure ongizateari eragiten dioten hainbat egoera bizi izaten ditugu bizitzan zehar: erditzea, hormona gorabeherak, lanean jardutea, kirola praktikatzea, pisuak hartzea eta abar. Ekintza horien ondorioz, gure zoru pelbikoa ahuldu egiten da, eta pixa-galerak edo prolapsoak izan ditzakegu bizitzako momentu ezberdinetan.
Ikastaro honetan, gure osasunarentzat hain garrantzitsua den arlo hori sentitzen, ulertzen eta hobetzen ikasiko dugu.
• Hizkuntza: Euskaraz
• Irakaslea: Saioa Baena
• Datak: Ostegunetan, urriaren 10etik abenduaren 12ra
• Ordutegia: 10:30-12:00
• Lekua: Gaztelekua
• Iraupena: 15 ordu
• Matrikula: 10€