- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/yaima-orozco
- Yaima Orozco bakarlaria zuzenean
- 2022-11-12T18:00:00+01:00
- 2022-11-12T18:00:00+01:00
- Kubako trova berriaren erakusle . Beratu jaialdiaren baitan
Yaima Orozco bakarlaria zuzenean
Musika
- 2022-11-12T18:00:00+01:00 2022-11-12T18:00:00+01:00
- Oñatiko Eltzia taberna
Musika
Musikagile, gitarra-jole eta abeslari kubatarra da Yaima Orozco (Santa Clara, 1980), Trova berriaren erakusle behinenetako bat. Erregistro zabaleko, maisutasun teknikoko eta kolore erakargarriko ahots baten jabe da, baxuaren berotasunetik agudo distiratsuetaraino doana. Kubako musika tradizionalaren hainbat genero birsortzen ditu, hala nola, guajira, boleroa, danzona eta sona, Hego Amerikako folkloreari, Brasilgo musikari eta nazioarteko pop doinuei ere leku eginez. Kubako Trova zaleen artean ahots ezaguna ez ezik, nazioartean onarpena duen artista ere bada, Espainia, Argentina eta Suitzan egin izan ditu emanaldiak, besteak beste.
Dohainik.