- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/urubien-bila-1
- Urubien bila ilunabarrean
- 2019-12-13T19:00:00+01:00
- 2019-12-13T19:00:00+01:00
Urubien bila ilunabarrean
- 2019-12-13T19:00:00+01:00 2019-12-13T19:00:00+01:00
- Arantzazuko Parketxean
Udazkena da zalantzarik gabe garairik aproposena gure inguruan bizi diren hegazti hauek ezagutzeko. Izan ere, euren kantuak hobekien bereiztuko ditugun garaia da. Baina, zer da urubi bat? Hontza mota bat da, baino gainontzeko hontzetaz bereizten jakingo al genuke? Eta zeintzuk dira bere berezitasunak? Zalantza horiek guztiak argitu ahal izango dira Gipuzkoako Parketxe Saretik antolatu dugun egun berezi honetan.
Abenduaren 13an, ostiralez, Nerea Pagaldai adituaren eskutik gidaturiko saioa izango da Aizkorri-Aratz Natura Parkean kokatzen den Arantzazuko Parketxean.
Ibilaldia zailtasunik gabekoa da, eta saioa 19:00etan hasiko da parketxean. Guztira bi ordu inguru iraungo ditu, hasieran azalpen batzuk emango direlarik urubiak hobeto ezagutzeko.
Adin guztientzako herritarrei zuzendua da, eta prezioa 5€ da pertsonako.
Aurretik erreserba egitea beharrezkoa da, plaza mugatuak baitaude. Bestalde, bisita egunean bertan, linterna ekartzea lagungarria izan daiteke.