- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/urrezko-aizkora
- Urrezko aizkorako finalerdiak
- 2025-02-23T12:00:00+01:00
- 2025-02-23T12:00:00+01:00
- Txikia IV-Rekondo eta Atutxa-Otaño, nor baino nor gehiago.
Urrezko aizkorako finalerdiak
Herri kirolak
- 2025-02-23T12:00:00+01:00 2025-02-23T12:00:00+01:00
- Foruen Enparantza
Herri kirolak
URREZKO AIZKORAKO FINALERDIAK, plazan.
Eguraldi txarra eginez gero, Zubikoa pilotalekuan
Oñatin jokatuko den XXV. Binakako Urrezko Aizkora txapelketako finalerdian ariko diren Julen Alberdi "Txikia IV"- Jon Rekondo bikotea eta Aitzol Atutxa-Eneko Otaño bikotea. Goi mailako aizkolariak lauak. Ohi bezala, modalitate ezberdinetan jardun beharko dute eta lan guztiak burutzeko denbora gutxien behar duen bikotea sailkatuko da final handirako.
Binakako txapelketa nagusiaz gain, 23 eta 21 urtez beherako banakako txapelketako saioak ere jokatuko dira Oñatin, gizonezko zein emakumezkoetan, eta harri-jasotzaileen txapelketarako saio puntuagarriak ere bai.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da jaialdia, Foruen plazan, eguraldiak laguntzen badu, bestela kiroldegian.
Bi orduko saioa izango da eta ETBk eskainiko du zuzenean.
Sarrera dohainik da.