- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/uemak-antolatutako-gazteen-udalekuak
- "Salto!" UEMAk antolatutako gazteen udalekuetan izen-emate epea amaitu
- 2018-05-09T08:00:00+02:00
- 2018-05-09T15:00:00+02:00
- 15-18 urte arteko gazteentzat . Udalak erabaki du 140 euroko laguntza ematea udaleku horietan parte hartzen duten oñatiarrei
"Salto!" UEMAk antolatutako gazteen udalekuetan izen-emate epea amaitu
- 2018-05-09T08:00:00+02:00 2018-05-09T08:00:00+02:00 - 2018-05-09T15:00:00+02:00 2018-05-09T15:00:00+02:00
- Webgunea ikusi
Zestoako Sastarrain aterpetxean, uztailaren 10etik 17ra
Ez pentsatu bi aldiz.
Egin SALTO!
• Sastarrain aterpetxea, izen bereko bailara ederrean dago, Zestoan, Gipuzkoan, herrigunetik kilometro eta erdira.
• Euskararen inguruko hainbat ekimen eta tailer, lagunarte atseginean.
• Prezioa: 249 euro.
Pentsatu behin.
Zer da SALTO?
• Euskarak eta gozamenak batuko gaitu aste oso batez, ingurune eder bezain lasaian.
• Udalerri euskaldunetako 15 eta 18 urte arteko gazteek elkar ezagutzeko udalekua.
• Zazpi eguneko egonaldia, mantenu osoan, ekintza, irteera, tailer eta udalekuetan ohikoak diren eguneroko jarduera ugarirekin.
Izena emateko epea eta modua:
• Martxoaren 19tik maiatzaren 9ra arte.
• Izena emateko hezkuntza@uema.eus helbidera idatzi edo 943 816699 telefonora (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara) deitu behar da.