Trafijolasak

Jolasak

2024-09-28T11:00:00+02:00 2024-09-28T11:00:00+02:00 2024-09-28T11:00:00+02:00
  • 2024-09-28T11:00:00+02:00  2024-09-28T11:00:00+02:00
  • Txosnagunean

Jolasak

Txosna Batzordeak antolatuta . Oñatiko jaien egitarauan barne

14:30 - BAZKARIA, txosnagunean.
Eguraldi txarra eginez gero, Merkatu plazan.

"Auzoen arteko trafijolasak
Iaz estreinatu zituen Txosna Batzordeak Oñatiko auzoen arteko olinpiadak, eta, herritarren artean ekimenak izan zuen arrakasta ikusita, antolatzaileek erabaki dute auzolinpiadek txosnetako egitarauan tokia izatea beste urte batez. Aurtengo jaiak mafiaren gaiaren bueltakoak izango direnez, auzolinpiadek ere gai horrekin lotutako izena izango dute: Trafijolasak. Hamalau taldek eman dute izena dagoeneko eta antolatzaileek adierazi dute berritasunak egongo direla parte hartzaileen artean: "Bi auzo berriren ordezkaritza egongo da Trafijolasetan; alde batetik, Berezao auzoko taldea egongo da, bertan ere ospatzen dituztelako euren auzoko jaiak; eta, bestetik, Ugarkalde auzoko taldeak ere eman du izena".
Lau gunetan jokatuko dira Trafijolasak: txosnagunean – bertan hasiko da–, San Anton Plazan, Herriko Plaza inguruan eta Atzeko kalean, eta gune bakoitzean jolasak egingo dituzte –eguraldiak baldintzatu ditzake–, 14:30ean txosnagunera bazkaltzera joan aurretik." (goiena.eus)