Tourra Oñatin

Kirola

2023-07-02T10:00:00+02:00 2023-07-02T10:00:00+02:00 2023-07-02T10:00:00+02:00
  • 2023-07-02T10:00:00+02:00  2023-07-02T10:00:00+02:00 - 2023-07-02T15:30:00+02:00  2023-07-02T15:30:00+02:00
  • Herrian zehar
  • Webgunea ikusi

Kirola

Herriko bi sarbideak, Elorregi eta Udana, itxita egongo dira 10:00etatik 15:30etara baina osasun arreta bermatuta egongo da.

Uztailaren 2ko etapak Gasteiz eta Donostia elkar lotuko dituela eta Oñatira, Elorregira, ordu biak aurretxoan iristea aurreikusten dela. Tropelaren aurretik pasako den karabanak, berriz, bi ordu lehenago, 12:00ak inguruan, zeharkatuko du Oñati.

Ibilbidea: Elorregiko biribilgunea - Zubillaga auzoa - Jaumendiko biribilgunea - Portalekua - Bidaurretako biribilgunea - Udanara; handik Goierri aldera egingo du. Lasterketaren ibilbide osoa, itxita egongo da auto, bizikleta eta oinezkoentzat eta ibilbidean dauden aparkalekuak larunbat arratsaldean, 20:00etarako, hustu beharko dira.

.- Uztailaren 2an Anbulatorioa zabalik egongo da 9:00etatik 15:00etara.

.- Uztailaren 2an Oñati-Arantzazu autobus zerbitzua martxan izango da eta geldiune bakarra izango du , Arantzazuzko Ama kaleko 18 zenbakian (Elkar-Hezi Eroski). Beraz, Arantzazu eta Oñati arteko bidea zabalik izango da.

Uztailaren 1ean Tourrari ongi-etorria emateko festa antolatu dute Olabarrietan. Larunbatean (uztailak 1) bizikleta martxa (18:00) egingo dute plazatik Olabartako festa gunera, eta ondoren (19:00) Tour festa hasiko da (trikitilariak, bertsolariak, afaria...). Hurrengo egunean (uztailak 2), gosaria, hamaiketakoa eta Tourra igaro ondoren bazkaria (paella jana) egingo dute.

Zubillaga auzoan ere Tourrari ongi etorria antolatu dute, uztailaren 2an 13:00etan, Sebastian eta bere lagunekin Altunako zubian.