- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/partaidetzazko-aurrekontuak-emaitzen-aurkezpena
- Partaidetzazko aurrekontuak, emaitzen aurkezpena
- 2018-11-12T18:30:00+01:00
- 2018-11-12T18:30:00+01:00
- Partaidetzazko aurrekontuak prozesuaren bozka fasearen emaitzak jakinaraziko dira eta prozesuaren balorazioa egingo da
Partaidetzazko aurrekontuak, emaitzen aurkezpena
2018-11-12T18:30:00+01:00
2018-11-12T18:30:00+01:00
2018-11-12T18:30:00+01:00
- 2018-11-12T18:30:00+01:00 2018-11-12T18:30:00+01:00
- Udaletxeko areto nagusian
Partaidetzazko aurrekontuak prozesuaren bozka fasearen emaitzak jakinaraziko dira eta prozesuaren balorazioa egingo da
Oñatiko Partaidetzazko Aurrekontuen prozesuan bozka emateko epea urriaren 31ean amaitu zen. Herritarrek bozka faseraino iritsi diren 38 proposamenen artetik 10 aukeratu behar izan dituzte urrian zehar. Zenbaketa guztiz amaitu ez den arren, aurreratu daiteke internet bidez, postontziak eta kale ekimenak batuta, 1.100 boto-emaile inguruk parte hartu dutela bozketan.
Azaroaren 12an, arratsaldeko 18:30ean egingo da emaitzen aurkezpen publikoa udaletxean.
Udalak 2019 eta 2020 urteetako aurrekontuetarako gordeta dituen 500.000 €- ak agortu arteko zein proposamen izan diren bozkatuenak jakinaraziko da horretan eta prozesuaren balorazioa ere egingo da.
Egun horretan bertan, Berme Taldeari emango zaio prozesuko mugarrien eta azken emaitzen berri.