- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/orreagatik-iragan-hurbilera
- Orreagatik iragan hurbilera
- 2024-10-26T19:00:00+02:00
- 2024-10-26T19:00:00+02:00
- Historia Oroituz Elkartearen eskutik . Nabarralde Fundazioak antolatuta Oñatiko Udalaren laguntzarekin
Orreagatik iragan hurbilera
Antzerkia
- 2024-10-26T19:00:00+02:00 2024-10-26T19:00:00+02:00
- Santa Ana antzokian
Antzerkia
Adin desberdinetako Segurako 20 herritar gara, antzezle amateurrak, eta helburua gure historian gertaturiko pasarte bat taularatzea da.
Azken urteetan hainbat antzerki taularatu ditugu eta emanaldi ugari eskeini genituen Goierrin eta Euskal Herri osoan.
Oraingo antzezlan hau bi garai desberdinetan dago kokatua. Alde batetik, baskoiek Orreagan Karlomagnoren tropak (frankoak) gailendu eta Eneko Aritza baskoien lehen errege izendatu zuten garaietan (VIII eta IX mendeak). Eta bestetik, XX mendearen bigarren erdialdera, frankismo garaian. Azken honetan zenbait esketx antzezten dira, garaiko irakaskuntza, erlijioaren indarra, jendearekiko errepresioa eta abar azaltzeko.
Sarrera 5€
Sarrera (ikasleak doan) leihatilan