"Ukitu musika" kontzertu pedagogikoa

Musika

2025-03-16T13:00:00+01:00 2025-03-16T13:00:00+01:00 2025-03-16T13:00:00+01:00
  • 2025-03-16T13:00:00+01:00  2025-03-16T13:00:00+01:00
  • Zubikoako pilotalekuan

Musika

Batez ere haur eta gaztetxoei zuzendutako emanaldia izango da.

Kontzertu berezi honek bi zati izango ditu.

Lehenengoan Hamelingo Txistularia ipuina musikatuko dute, Miel Guridi narratzailearen laguntzarekin. Eta bigarren zatian super-bingo musikatua egingo dute, Potx eta Izaskun-en laguntzarekin; entzuleek kartoi bana izango dute eta bingoan jolastuko dute, baina zenbakien ordez abestiak ezagutu beharko dituzte.

Bigarren zati honetan Oñatiko Banda Gaztea-k ere parte hartuko du, guztira 80 bat laguneko banda osatuz. Pilotalekua ere bereziki apainduta eta girotuta egongo da, eta bandako kideak ere super-heroi jantzita egongo dira. 

Kontzertua, ohi bezala, eguerdiko 13:00etan hasiko da, eta sarrera (3€) ordaindu beharko da.
Aurrez Txokolateixan eta www.oñati.eus atarian eskuratu ahal izango dira.