Mundu digitalean seme-alaben bidelagun

Tailerra

2025-01-08T18:00:00+01:00 2025-01-08T18:00:00+01:00 2025-01-08T18:00:00+01:00
  • 2025-01-08T18:00:00+01:00  2025-01-08T18:00:00+01:00
  • Kultur etxeko goiko bilera gelan
  • 943037700

Tailerra

AGIPAD-ek, drogen abusua ikertzeko eta prebenitzeko Gipuzkoako elkarteak, antolatuta, Oñatiko Udalarekin elkarlanean

Tailerra, DBHko 1.go eta 2.mailako ikasleen gurasoei zuzendutakoa izango da, eta seme-alaben alfabetatze digitala modu egokian egiten laguntzea du helburu.

Lau saio izango dira, 2 ordukoak bakoitza (abenduaren 4an eta 11an eta urtarrilaren 8an eta 15ean), eta bi talde egiteko aukera egongo da, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz.

Helburuak

  • Mundu digitalean gurasotasun positiboa sustatzea.
  • IKTek familia-testuinguruan duten eragina ezagutzea eta familiako kide guztien espazioak eta rolak birplanteatzea.
  • Familian teknologiei lotutako egoerak ahalik eta ondoen kudeatzeko erronka berriei aurre egiteko beharra ezagutzea eta hori lortzeko jarraibideak eskaintzea.

Edukiak

  • Gurasotasun positiboaren kontzeptua.Gurasotasun positiboa gauzatzeko beharrezkoak diren konpetentziak.
  • Nerabeen portaeraren ezaugarriak eta haiekiko eta IKTekiko topikoak gainditzeko beharra.
  • Guraso-gaitasunak mundu digitalean
  • IKTak familia-eremuan.

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara
Tokia: Bidebarrieta kalea, 18 (Euskaldun Berria gela)

Kopuru mugatuko taldeak izango direnez, interesdunek izena eman beharko dute azaroaren 29 arte, ongizatea@onati.eus–era idatziz edo 943037700 telefono zenbakira deituta.