Menopausia tailerra

Tailerra

2024-11-18T13:00:00+01:00 2024-11-18T13:00:00+01:00 2024-11-18T13:00:00+01:00
  • 2024-11-18T13:00:00+01:00  2024-11-18T13:00:00+01:00
  • Bidebarrieta kalea 18

Tailerra

Emaginek dinamizatutako lau saio izango dira

  Debagoieneko ESIk antolatu dituen tailer berriek menopausia izango dute ardatz eta etapa hori bizitzeko puntuan dauden edo bizitzen ari diren 40 eta 65 urte bitarteko emakumeei zuzenduta daude.

Partaideen ongizate fisikoa, emozionala eta sexuala hobetzea da helburua. Tailerretan informazioa emango da, esperientziak partekatu eta menopausia garaian nahiz aurretik izaten diren egoera eta sintomei aurre egiteko tresnak eta baliabideak eskainiko dira.

 Tailerrek 8 orduko iraupena izango dute eta bi orduko lau saiotan osatuko dira, anbulatorioko emaginak dinamizatuta. Oñatin, astelehenetan izango da tailerra: azaroaren 4, 11, 18 eta 25ean, 13:00etatik 15:00etara.