- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/liburutegiko-pilulak-filosofia
- Liburutegiko pilulak – Filosofia
- 2025-03-19T19:00:00+01:00
- 2025-03-19T19:00:00+01:00
- Oñatiko udal liburutegiak antolatuta
Liburutegiko pilulak – Filosofia
solasaldia
- 2025-03-19T19:00:00+01:00 2025-03-19T19:00:00+01:00
- Liburutegian
solasaldia
Normalean literaturarekin lotu ohi ditugu liburutegiak, baina nobela, komiki edo poesia liburuez gain, liburutegietan badira beste jakintza arlo askotako (zuzenbidea, soziologia, filosofia, historia...) edukiak ere. Izan ere, horixe baita liburutegien helburuetako bat, alegia, pertsonak osotasun ikuspegi batetik elikatzea edo janztea.
Horregatik, aurrerantzean, ezagutza arlo ezberdinetako solasaldi-tertulia saioak antolatzeko asmoa dute udal liburutegian, eta, hasteko, filosofiari buruzkoa egingo da Maitane Nerekan filosofia irakaslea eta Lizar Begoña idazlearen eskutik.
"Desorientazio garaietatik etorkizuna irudikatzen" du izenburua saioak.
Nola baldintzatzen gaitu adinak? bizitzeko moduak, mundu desiragarriak. Gazte, heldu eta zaharren mundu desiragarriak izendatzetik identifikatzera bideak jorratuz.
Adinaren inguruko hausnarketa komunitarioa egitea da asmoa.
Adin guztietako herritarrak daudela gonbidatuta.